3D LABORATEGIA

Aurten, 3D inprimagailuen laborategia hartu dugu, Euskaraldirako geure txapen diseinua eta "fabrikazioa” egiteko. Egileak, Sistema mikroinformatikoetako eta Sareetako erdi-mailako ikasleak dira, eta dena prestatu dute beren lanak inprimatzeko.

Izan ere, Ikastetxe gisa parte hartzen dugun Euskaraldiaren 2. edizio honetan, txapak erosi beharrean, guk geuk diseinatzea erabaki dugu, eta geure txapa propioak izatea, irakasleen eta ikasleen artean banatzeko. Gustuko izatea espero dugu.

Horrela, Euskaraldiaren bi eredu desberdinak sortu dituzte, "Aho Bizi" eta "Belarri prest", eta edizio honetako bi asteetan, ikastetxeko ikasle, irakasle eta irakasle ez diren talde guztiek eraman ahal izango dituzte.

Hemen utziko dizkizuegu argazki batzuk, txapak egin dituzten lehen probenak, eta baita txapen horiek 3D inprimagailuan sortzeko lanean ari diren ikasleenak ere.