Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" lelopean, dinamika sakontzea eta zabaltzea du helburu bigarren Euskaraldiak.
Centro San Luis ikastetxetik ere bat egin nahi dugu Euskaraldia 2020 honekin, izan ere, euskararen erabilera bultzatzea da gure erronka nagusietako bat. Horretarako, azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte, Centro San Luisen aho bizi izango gara, baita belarri prest ere bai.
Gainera, gure ikasleek, aspalditik ari dira hainbat jardueratan lanean, eta ikastetxeko maila guztiak (Batxilergotik hasita, lanbide-prestakuntzaraino) parte hartu nahi izan dute. Horregatik sortu dugu txoko txiki hau, gure lan guztia hemen bertan argitaratzeko, gure ari gunea izango den tokia.
SMR
3D inprimagailuen laborategia hartu dugu
JON
3D inprimagailuen laborategian sartu gara Euskaraldirako gure txapak diseinatu eta "fabrikatzeko". Harro gaude laborategian fabrikatzeko teknika horiek hutsetik ikasteko aukera eman diguten produktu horiekin laguntzeaz
Marketin eta Publizitatea
Kartelak
Naiara
Gure ikastetxea papereztatuta ikustea gustatzen zaigu, Marketin eta Publizitateko Goi Mailako 2. mailakook egin ditugun kartelen diseinuekin. Ikastetxea antolatzen duen Euskaraldirako ekimenetan parte hartzeko dugun modua da.
Merkataritza Jarduerak
Dinamizazioa
KERMAN
Garrantzitsua da ikastetxeak Euskaraldiaren astean egiten dituen ekintzen berri ematea. Horregatik, Euskaraldian parte hartuko duten ikasle guztiek eta irakasleek parte hartzea nahi dugu.
San Luis Podcast
Gizarteratze, Batxilergoa eta Irakasleak
Saray
Euskaraldiaren astean, herrikirolei buruzko informazioa jakin nahi al duzue? Podcats gisa argitaratzeko grabazio batzuk prestatu ditugu.Horrez gain, hezkuntza inklusiboari buruzko podcast bat egin dugu.
Gure irakasleek beste bat grabatu dute errezeta arduratsuekin.
Administrazio kudeaketa
Bideoa
Aitor
Administrazioa kudeaketaren erdi-mailako mailan, bideoetan jaso nahi izan ditugu, Euskaraldia 2020rako egin diren jarduera batzuk.
Mikel
Denok bat!
Laiseka
Back-end
Nagore
Front-end
Iñigo
Analista
Irene
Diseinua
Aitor
Sistemak
Euskaraldia 2020rako alderdi teknologikoa, Web Aplikazioen Garapeneko Goi Mailako ikasleen esku dago. Haiek arduratuko dira plataforma teknologikoa abian jartzeaz, bideoak, argazkiak, Podcastak eta ikastetxean egingo ditugun jardueren deskribapen guztiak partekatzeko.