DINAMIZAZIOA

Merkataritza Jardueren erdi-mailako ikasleak arduratuko dira karteladari buruzko erreportajea egiteaz. Ekimenak argazkiekin eta testuekin kontatuko dizkigute, eta sare sozialetan argitaratuko ditugu.

Kartel honen bidez, euskararekiko konpromisoa helarazi nahi diegu ikastetxeko ikasle eta langile guztiei. Horregatik, garrantzitsua da ekintza hori dinamizatzea, mezua Centro San Luiseko txoko guztietara helarazteko.